Maiz egindako galderak

Galdera-erantzunetan oinarritutako on-line lehiaketak egiteko sistema da, modu presentzialean zein telematikoan jolasteko pentsatua dago. Kahoot sistema ezagunaren funtzionamenduan oinarritua dago, baina osorik euskaraz garatu dugu tresna eta bertan argitaratuko diren eduki guztiak euskaraz izango dira. Iametzak bertako testuaren kalitatea zaintzeko konpromisua dauka.

Edonor jolas daiteke. Jadanik argitaratu diren edukiak edo lehiaketak baliatu daitezke, familian, eskolan zein lagun artean aritzeko.

Helburu desberdinei erantzuten dioten lehiaketak antola daitezke: gai zehatz baten inguruko ezagutzak eskuratzeko, herriko hizkera eta kulturaren sustapenerako, entretenimendurako... Lehiaketa herrikoiak, eskola arteko txapelketak eta abar antola daitezke. Irudimenarekin jokatzera animatzen zaituztegu.

Sortzen diren eduki guztiak CC BY SA lizentziapean argitaratzen direla onartzen du egileak. Lizentzia honek eskubide hauek ematen dizkio erabiltzaileari:

  • Partekatu: edukiak kopiatu eta birbanatu ditzakezu edozein medio eta formatutan
  • Egokitu: edukiak berrerabili eta lan eratorriak sor ditzakezu, baita helburu komertzialarekin ere.

Beti ere baldintza hauek betetzen badira:

  • Aitortu: Webgunearen egiletza aitortu behar da, lizentziara esteka gehitu eta aldaketarik egin den adierazi baina ez webgune honek hori egiten duenaren erabilera babesten duela aditzera ematen duen modu batean.
  • Partekatu berdin: Lan eratorri bat sortzen bada, lizentzia bera erabiliz banatu behar da.
  • Murrizketa gehigarririk ez: Ezin da neurri legal edo teknologikoen bidez lizentziak baimentzen duena mugatu.

Bai! Asmazank taldean eta bakarka jolasteko prestatuta dago. Azkeneko honen kasuan, prestatu ditugun lehiaketako bat aukeratu, eta gailu bakarretik zure buruaren aurka jokatu ahal izango duzu.

Ez. On-line lehiaketak direla esaten dugu, zeren bitarteko digitalean bidez jolasteko pentsatua dago (ordenagailuak, tabletak edo/eta mugikorrak), baina presentzialki ere jolas daiteke.

  • Modu presentzialean egiten bada, proiektore edo pantaila nagusi bat izatea aholkatzen da, parte-hartzaile guztiek ikusteko moduan eta lekuan kokatua.
  • Modu telematikoan egiten bada, bilera antolatu duenak bere pantaila partekatu beharko du, parte-hartzaile guztiek pantaila nagusi modura ikus dezaten.

Aisialdi taldea, begiralea edo udal teknikaria bazara eta lehiaketa bat dinamizatu nahi baduzu, lehiaketa dinamika desberdinak zein komunikazio kanpaina orokorragoak antolatzen lagunduko dizugu. Horretarako jar zaitez gurekin harremanetan.

Oraingoz argitaratuta dauden lehiaketak baliatu ditzakezu. Baina Asmazank tresna zure ikastetxean txertatu nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan.